Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Legezko abisua

INFORMAZIO OROKORRA

Azken eguneratzea: 2024/11/07

Indarrean dagoen legedia betez, jakinarazi nahi dizugu www.donamaria.eus (aurrerantzean “webgunea”), interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Donamariako Udala (aurrerantzean “Tratamenduaren Erantzulea”), IFZ: P3108000E, Uxarrea Auzoa, 77 – 31750 Donamaria (Nafarroa), telefono zenbakia: 948 45 01 27 eta helbide elektronikoa: udala@donamaria.eus.

Donamariako Udalak udal-zerbitzuak kudeatzea eta hauekin lotutako jarduerak ditu helburu nagusi. www.donamaria.eus Donamariako Udalaren jabetzako webgunea da eta webgunea bisitatu eta erabiltzen dituen pertsona, webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean “erabiltzailea”).

Donamariako Udalak “Tratamenduaren Erantzule” gisa jarduten du webgune honen bidez egiten diren pertsonalen tratamenduei dagokienez. Baina Donamariako Udalak kanpoko webguneetarako edo sare sozialetarako albisteak eta estekak argitaratzen dituen kasuetan, bere eginkizuna informatzea besterik ez da izango. Kasu horietan, albisteen eta esteken edukiekin lotuta gerta daitezkeen datu pertsonalen tratamenduak ez dira Donamariako Udalaren titulartasunekoak izango.

  1. Helburuak

Webgunearen helburu nagusiak honako hauek dira: Donamariako Udalak dituen jarduerei buruzko informazioa ematea eta bere zerbitzuak antolatzea, zabaltzea eta kudeatzea. Donamariako Udalak eta interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea, esate baterako, eskaerei erantzunez.

  1. Baldintza Orokorrak

Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, sortzen dituen kalteen erantzule bakarra.

  1. Bermeak eta erantzukizunak kentzea

Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Donamariako Udalak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako gune horiei dagokienez; izan ere, ez du horien gaineko kontrolik, ezta haien edukiaren eskainitako produktu eta zerbitzuen eta abarren gaineko kontrolik ere. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. Sare sozialetarako esteken kasuan, tratamenduaren erantzulearen edo hirugarrenen titulartasunekoak badira, beren erabilera–baldintzen arabera arautuko dira.

Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Donamariako Udalak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Donamariako Udalak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

  1. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, atalak, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, kolore-konbinazioak, markak, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Donamariako Udalarenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

Webgune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Tratamenduaren Erantzuleak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Debekatuta dago webgune honetako edukiak eta erabilerak erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo egin daitekeen beste edozein jarduera, Tratamenduaren Erantzuleak aldez aurretik, berariaz eta idatziz baimena eman ezean.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira, ekonomikoak barne.

  1. Indarraldia eta aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Web gunera sartzen den unean aurreikusitako arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Hori dela eta, Donamariako Udalaren webgunera konektatzen zaren bakoitzean baldintza hauek berrikustea gomendatzen dizu.

  1. Jurisdikzioa

Donamariako Udalaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Donamariako Udala eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Iruñeako (Nafarroa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Azken eguneratzea: 2024/11/07

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
Erantzulea Donamariako Udala (IFZ: P3108000E)
Helburuak

Donamariako Udalak dituen jarduerei buruzko informazioa ematea eta bere zerbitzuak antolatzea, zabaltzea eta kudeatzea.

Donamariako Udalak eta interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea, esate baterako, eskaerei erantzunez.

Legitimazioa

Interes publikoko misio bat gauzatzeko tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)

Interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.)

Donamariako Udalaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

Hartzaileak Oro har, ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik.
Eskubideak Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Donamariako Udala, Uxarrea, 77 – 31750 Donamaria (Nafarroa) edo posta elektroniko honetara: udala@donamaria.eus.
  1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikora (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo webgune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, P3108000E I.F.Z. duen Donamariako Udalaren (aurrerantzean “Udala” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, herritarrekin harremanetan jartzeko, udal zerbitzuak modu egokian kudeatzeko eta Udalaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

  1. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, interes publikoko misio bat gauzatzeko tratamenduaren beharra (Udalak kudeatzen dituen zerbitzu batzuk gauzatzeko), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak), eskatutako zerbitzuak emateko tratamenduaren beharra (zerbitzu batzuen kudeaketa, adibidez), datuak tratatzeko emandako baimena (zenbait inprimakietan) eta Udalaren legezko interesa (esate baterako, komunikazio elektronikoak bidaltzeko) dira.

Udalak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

  1. Datu pertsonalak biltzea

Udalak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere webgunean sartzeko; alabaina, formulario batzuk eta zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, egoitza elektronikoa), ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Udalak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Udalak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

Donamariako Udalak, webgunearen bidez, herritarren parte-hartzea eskatzen duten ekitaldi, jarduera eta abarrei buruzko informazioa eskaintzen du. Batzuetan, emandako informazioarekin batera, pertsona identifikatuak edo identifikagarriak agertzen diren argazkiak edo bideoak aurkezten dira. Erabiltzailearen kasua bada, agertu nahi ez badu, udala@donamaria.eus helbidera kopia bidali eta webgunearen sekzioa adierazi dezake. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera hau haien gurasoek edota tutoreek egin behar dute.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika eta webgunearen baldintza orokorrak onartzea.

  1. Adin-txikikoen datu bilketa

Donamariako Udalak ez die 14 urteko beherakoei haien datu pertsonalak ematen uzten, ezta webguneko formularioen bidez ezta posta elektronikoaren bidez. Beraz, haien gurasoen edo tutoreen baimena erakusten ez badute, egiten dutenek 14 urtetik gorakoak direla adierazten dute.

Beraz, bitarteko horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla edo, halakorik ezean, gurasoen eta/edo legezko tutoreen baimena dutela.

  1. Interesdunen eskubideak

Udalak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen, mugaketa eta lekualdatze eskubideak. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako Tratamenduaren Erantzuleari idatzi bat bidali beharko dio, helbide honetara: Donamariako Udala, Uxarrea, 77 – 31750 Donamaria (Nafarroa) edo posta elektroniko honetara: udala@donamaria.eus.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Horretarako eredu hauek erabili daitezke:

– SARBIDEA

– DEUSEZTAPENA

– ZUZENKETA

– AURKA EGITEA

– MUGATZEA

– PORTABILITATEA

– ERABAKI AUTOMATIZATUEN AURKA

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

  1. Datuak Babesteko Ordezkaria (DPO)

Datu pertsonalak babesteko legedia betez, bereziki 2016/679 (EB) Arautegia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPD”), Donamariako Udalak jakinarazi nahi dizu Datuak Babesteko Ordezkaria izendatu duela eta interesdunen eskura jartzen dituela bere kontakturako informazioa:

Erakundea: DPO BIDE, S.L.

Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D – 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Telefono-zenbakia: +34 943453588

Posta elektronikoa: info@dpobide.com

  1. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Donamariako Udalak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Donamariako Udalarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Donamariako Udalaren menpe.

  1. Donamariako Udalaren presentzia Sare Sozialetan

Donamariako Udalak Sare Sozial desberdinetan profilak izan ditzake, udalarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Donamariako Udalaren profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio udalari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Donamariako Udala erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, udalarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Donamariako Udalari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Donamariako Udalak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Donamariako Udalaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Donamariako Udalak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Donamariako Udalak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Donamariako Udalak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Donamariako Udalak Facebook, X, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitu ditzake, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Donamariako Udalak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Donamariako Udalak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Donamariako Udalak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Donamariako Udalaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

  1. Segurtasun-neurriak

Udalak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Udalaren erantzukizunpekoak.

Donamariako Udalak aplikatzen dituen neurri teknikoak eta antolakuntzakoak Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera (Segurtasun-neurriak) aplikatzen direnak dira.

  1. Segurtasun Urraketak

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Donamariako Udalari webgune, eremu pribatu, egoitza elektroniko, sarbide-gako edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edo webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, sarbide okerra edo baimendu gabea. Jakinarazpena egiteko 948 45 01 27 telefono zenbakia edo udala@donamaria.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

  1. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabilitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

  1. Indarraldia

Udalak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Udalak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Udalak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

  1. Jurisdikzioa

Udala eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Udala eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Nafarroako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Udalak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.